Tenperatura jaitsarazteko zelulak Cook & Chill sistema darabilten catering-enpresentzat edo jatetxeentzat diseinatuta daude, eta funtsezko elementua dira kozinatzeko-tenperatura jaitsarazteko-lehengoratzeko katean.
01
HACCP sistema
Zelula guztiek HACCP kontrol-sistema dute. Sistema horren bidez, elikagaiek kalterik ez izatea bermatzen da, ekipoaren tenperaturak monitorizatzen dira eta erregistratutako alarmak ikustea ahalbidetzen da, eta elikagaien kontrola behar bezala ikuskatzen eta erregulatzen da.
02
ISOLAMENDUA
Isolamendua 100 mm-koa da; modelo mistoetan, merkatuan erabilitako batezbestekoa baino % 20 handiagoa da. Hobeto izozten dute eta nabarmen aurrezten da kontsumoan.
03
Gure teknologia
Tenperatura jaitsarazteko zelulek lan-kalitate bikaina eskaintzen dute, bai hozketan (+3 °C arte) bai izozketan (-18 °C arte). Garapen-prozesu guztia, diseinutik hasita eta fabrikaziora arte, Fagor Industrial-ek egiten du oso-osorik.
04
FUNTZIONALTASUNA
Tenperatura jaitsarazteko zelulak azpilak uzteko labeetako orgak zuzenean hartzeko diseinatu dira. Aukera estandarrean (ate batekoak) eta gidaridunean (bi atetakoak, tunel-mota) eskaintzen dira. Izozkailu indartuarekin instalatzeko aukera dago. Fagor Industrial-ek urruneko talde estandarrak edo indartuak jartzeko aukera eskaintzen du.
Tenperatura jaitsarazteko zelulak
Jarri gurekin harremanetan
Produktu hau interesatzen zaizu? Produktu honi edo beste batzuei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.
Geure cookie-ak eta bitartekoen cookie-ak erabiltzen ditugu zerbitzua hobetzeko eta nabigazioaren ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horiek onartzen dituzula ulertuko da. Horiek konfiguratu edo ukatu ditzakezu klik eginez . Informazio gehiago eskuratzeko, ikusi .
Geure cookie-ak eta bitartekoen cookie-ak erabiltzen ditugu zerbitzua hobetzeko eta nabigazioaren ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horiek onartzen dituzula ulertuko da. Horiek konfiguratu edo ukatu ditzakezu klik eginez . Informazio gehiago eskuratzeko, ikusi .