Labe konpaktuak
OPTIMIZATU LEKUA, OPTIMIZATU ZURE INBERTSIOA
Optima soluzio ezin hobea da leku txikia duten sukaldeentzat. 600 mm baino gutxiagoko sakonerarekin, ezin hobeto sartuko da edozein sukaldetan, baina Advance belaunaldiko labe misto profesional handiagoek dituzten potentzia eta mardultasun berberekin. Gainera, aukerarik onena da labe misto industrial handi bat merke nahi duten haientzat.
LABE MARDUL ETA SENDOA, IRAUTEKO DISEINATUA
BEHAR BAKOITZERAKO SOLUZIO OPTIMO BAT DAGO
ADVANCE gamako Optima labeak soluzio ezin hobea dira labe txiki eta merke bat, prestazio aurreratuak dituena, emaitza perfektuak ematen dituena eta erabiltzeko erraza dena, nahi duten profesionalentzat.
Independentea eta egosketa-ganberatik bereizia, Advance labeen lurrun-sorgailu indartsuak lurrun freskoa ematen du une oro egosketa-kalitate ezin hobea izateko, eta, hala, elikagaien urtsutasuna hobetzen da. Sistemak ura prestaketa-prozesuan 24 orduz behin etengabe berritzea bermatzen du, une oro kalitate handiari eusten zaiola eta ganberaren barnean higienea bermatzen dela. Lurrun-asetasun maximoa tenperatura baxuetan ere, elikagaiak hutsean prestatzen direnean.
HA Control aukerak tenperatura uniformea eta konstantea bermatzen du, zeinaren bidez emaitzarik onenak lortzen baitira: itxura, zapore eta usain berdingabeak dituzten elikagaiak. Bi norabideko aireztapen-sistemak aire-fluxu optimo bat sortzen du, zeinak egosketa ezin hobea bermatzen baitu. Haizagailuen abiadura une bakoitzeko sukaldaritza-beharren arabera erregula daiteke. Karga osoak bermatuak daude HA bidez.
Advance zunda erabiltzen oso erraza da, elikagaien erdigunean tenperatura kontrolatzeko aukera ematen du, eta, 4 NEURKETA-PUNTUREKIN, doitasuna ziurtatzen du elikagaiak prestatzeko prozesu osoan.
EZ sentsoreak diseinu ergonomikoa du, erabiltzen errazagoa, eta sukaldariak nahi duen egosketa-puntuaren segurtasuna bermatzen du; eta, batez ere, denbora eta lana aurrezten laguntzen du, eta akatsak eta lermak saihesten.
EZ sentsorea, zunda zentrala kokatzeko gailu lagungarriarekin konbinatuta, Fagor Professional-en konbi labe guztietan dago, eta erdiguneko tenperatura ezin hobeto kontrolatzeko aukera ematen du, baita produktu ez-solidoetan ere.
CONCEPT gamako Optima labeak aukera ezin hobea dira labe txiki, erraz eta merke bat, baina indartsua eta mardula, nahi duen profesional ororentzat.
HA Control aukerak tenperatura uniformea eta konstantea bermatzen du, zeinaren bidez emaitzarik onenak lortzen baitira: itxura, zapore eta usain berdingabeak dituzten elikagaiak. Bi norabideko aireztapen-sistemak aire-fluxu optimo bat sortzen du, zeinak egosketa ezin hobea bermatzen baitu. Haizagailuen abiadura une bakoitzeko sukaldaritza-beharren arabera erregula daiteke. Karga osoak bermatuak daude HA bidez.
Advance zunda erabiltzen oso erraza da, elikagaien erdigunean tenperatura kontrolatzeko aukera ematen du, eta, 4 NEURKETA-PUNTUREKIN, doitasuna ziurtatzen du elikagaiak prestatzeko prozesu osoan.
EZ sentsoreak diseinu ergonomikoa du, erabiltzen errazagoa, eta sukaldariak nahi duen egosketa-puntuaren segurtasuna bermatzen du; eta, batez ere, denbora eta lana aurrezten laguntzen du, eta akatsak eta lermak saihesten.
EZ sentsorea, zunda zentrala kokatzeko gailu lagungarriarekin konbinatuta, Fagor Professional-en konbi labe guztietan dago, eta erdiguneko tenperatura ezin hobeto kontrolatzeko aukera ematen du, baita produktu ez-solidoetan ere.
Optima labeek askotariko osagarriak eta ontziak dituzte, beharrik zorrotzenak asetzen dituztenak eta gure labeei ahalik eta probetxurik handiena ateratzen laguntzen digutenak; hala, ergonomia eta sukalde profesional bateko zereginak hobetzen dira.