Fagor Industrialek bere egoitza nagusiko showroomean eta erakustaldietarako aretoan duen erakusketa berritu du

2013.03.14

Oñati, Gipuzkoa, 2013ko martxoak 14-. Ostalaritza, talde handientzako sukaldaritza eta garbitegien sektorean aitzindaria den Fagor Industrial enpresa espainiarrak bere gune interaktiboa, alegia, showroomak eta erakustaldietarako aretoak osatzen dutena, berritu du eta bere produktu-katalogoaren berritasun guztiak gehitu dizkio.

Garibaiko instalazioetako (Oñati) showrooma 2011ko ekainean inauguratu zenetik 620 metro koadrotan erakusten dira markaren produktu nagusiak. Orduz geroztik, Fagor Industrialen produktu gama eta lerroak bilakatuz joan dira bai prestazioen bai itxuraren aldetik eta horregatik gunea birmoldatzeko beharra ikusi zen. Orain, bisitariek berritasun guztiak in situ ezagutu ahalko dituzte.

arbitegia dagoen eremua altzariz hornitu denez, produktuei buruzko prestakuntza-ikastaroak eman ahalko dira bertan eta ikusgai dauden makinen funtzionamendua erakusteko aukera egongo da. Erakustaldi dinamikoetarako eremuan garbiketa eta lehorketarako ekipamendu bi instalatu dira, 13 kg-ko edukierako garbigailu-lehorgailuekin, prozesuen eta kontsumoen proba konparatiboak egite aldera. Erakusketa-eremuari zenbait gailu gehitu zaizkio, hala nola, biraketa-abiadura handiko eta kulunkatze pneumatikoko sistema duen garbigailu berria (LA-120 MP), zentrifugazio azkarreko garbigailua (LR-13 M E), GREEN EVOLUTION serieko hiru lehorgailu (SR/E-32 MP, SR/E-23 MP INOX eta SR/E-10 A INOX) eta altzairu herdoilgaitzezko altzaria duen kalandra berria.

Gainera, ostalaritza eta catering eremuan ADVANCE modeloko bost labe daude erakusgai eta horien hiru prestazio gamak ondoko tamainatan islatzen dira: APE-202, AE-201, APE-102, ACE-101 y AE-061. Azkeneko biak zutabean muntatuta daude eta gainjarritako labeez osaturiko kita eratzen dute. Horrez gain, 900 Plus gama berriko egosketa-blokea jarri da, ondokoak biltzen dituena: bi aldeko indukzio-sukaldea (CI-920 PLUS), zati leun eta marradun bana dituen kromo gogorrezko fry-top gailua (FTG9-10 PLUS C L+R) eta frijitukiak bero mantentzeko gailua (MF9-05 PLUS). Aipatu blokearen ondoan CG9-41 PLUS sukaldea muntatu da eta aurrean, ezaugarri berriak dituzten 900 PLUS bertsioko makinarik modernoetako bi instalatu dira, hots, upel herdoilgaitzezko zartagin baskulagarria (SBG9-10 PLUS I) eta kontrol automatikoko maria bainu lapikoa (MG9-10 BM PLUS).

 

Hotz-guneari dagokionez, Concept motako mahai eta armairuak instalatzearekin batera, diseinua eta itxura aldatu egin dira. Gehitu diren gailuen artean daude, besteak beste, lau ateko Snack armairu frigorifikoa (AFP-1404 C), janari izoztuetarako konpartimentua duena; arrainak gordetzeko armairua (AP-701); Gastronorm hozkailua (AFP-801); pizzak prestatzeko mahaia (MPZ-150), granitozko gaineko sukaldea eta osagaiak jartzeko bitrina hotza dituena; entsaladak jartzeko mahaia (MEP-135); Gastronorm mahaia (MFP-135 PC) eta mostradorea (FMP-150 PC).

Azkenik, auditorumeko sukalde-ekipamenduak berritu eta Visual Plus VPE-101 labe bien ordez, ADVANCE PLUS gamako APE-101 labe berri bi instalatu dira. Osagarri gisa eta oturuntzetan zerbitzua emateko helburuarekin ondoko elementuak jarri dira: egitura eramateko CP-101 orga, erretiluak eramateko EB-101 egitura, platerak eramateko EP-101 egitura eta LT-101 olana termikoa.

"Gure I+G sailak gauzatzen duen lanaren ikuspegi osoa eskaintzen dugu Fagor Industrialen showroomean eta, hala, sektorearentzako praktiko eta lehiakorrak diren soluzio bihurtzen ditugu produktuak. Gure errendimendua nahiz produktuen eraginkortasuna hobetzeko etengabe dihardugu lanean eta hori erakusteko beharrak eraman gaitu zerbitzuok berritu eta eguneratzera", adierazi du Kepa Bedialaunetak, Fagor Industrialeko zuzendari nagusiak.