Ø 200/Ø 325 horma-kalandrak


Arraboleko horma-kalandra 200 eta 325 gama ezin hobea da lisatzeko kalitate ezin hobea behar duten garbitegi txiki eta ertainetarako, ahalik eta eragiketa eta mantentze-lan gutxien behar baitituzte.

Lisatzeko gaitasuna (10 eta 180 kg/ordu bitartean, modeloaren arabera) eta hainbat beroketa-mota (elektrikoa, gasa eta lurruna) direla eta, arraboleko horma kalandra modelo berriak behar desberdinetara egokitu daitezke. Horrez gain, erabilera errazten duen M mikroprozesadorearen kontrol berriarekin hornituta daude.

Diseinu berrituari esker, modu ergonomikoan lan egin eta arropa laua lisatzeko eta lehortzeko denbora ahalik eta gehien murriztu daiteke. Aldi berean, funtzionamendu errazaren ondorioz ia ez dago mantentze-kosturik.

Bestalde, hormako makinak direnez, makinaren aurrealdetik bakarrik lan egin daiteke, arropa sartzean zein ateratzean. Horrela, instalatzeko eta funtzionatzeko beharrezkoa den tokia txikia da.

Jarri gurekin harremanetan
Produktu hau interesatzen zaizu? Produktu honi edo beste batzuei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.