Prestaketa-mahaiak

ZEREGIN ESPEZIFIKOETARAKO MAHAI BEREZIAK

Elikagai espezifikoak prestatzeko diseinatutako mahai bereziak eskaintzen ditugu, hala nola elikagai hauek prestatzeko: pizzak, entsaladak, sandwichak. Gainera, mahaiak bezero bakoitzaren beharren arabera konfiguratzeko aukera ematen dugu, gure mahai bereziekin aukerako elementuak konbinatuz.

KONFIGURA DAITEZKEEN PRESTAKETA-MAHAIAK


700/800 mm-ko hondoa


Granitozko gaina duten zenbait mahai eskaintzen ditugu, eta haien gainean osagaientzako zenbait motatako beira-arasak jar daitezke, behar bakoitzera egokitu ahal izateko.

1
MOLDAKORTASUNA

Granitozko gaina duen mahaia osagaientzako beira-arasekin konbinatuz, erabiltzailearen beharren arabera egindako prestaketa-mahai oso bat lortzen da.

2
KONTSERBAZIOA

Mahaiak eta osagaientzako beira-arasak hozte-unitate independenteak dituzte, eta bakoitzak bere tenperatura-kontrola du.

PIZZA EGITEKO MAHAI TRINKO PROFESIONALAK


700 mm-ko sakonera

Pizza egiteko mahaiek zenbait berezitasun dituzte, merkatuko kategoria zehatz baten eskakizunei dagozkienak. Fagor Professionalen produktu hori garatu dugu bezero bakoitzaren beharrak ase ahal izateko.

1
SENDOTASUNA

3 cm-ko lodierako granitozko gaina du, eta ertzak eta alboko babesak ere granitozkoak dira (2 cm-ko lodiera eta 9 cm-ko altuera).

2
MOLDAKORTASUNA

700 mm-ko sakonera duen mahaia, GN 1/1 ontziak eta 400 x 600 mm-ko gozogintzako erretiluak har ditzakeena.

3
TEKNOLOGIA

Lurrungailu zentral bat du mahaiaren barnean banaketa errazteko, baita ekipoa elikagaiz bete denean ere. Diseinu horri esker, ekipamenduaren lan-tenperatura 0 °C eta 8 °C bitartekoa izan daiteke ekipamenduan, eta 4 °C eta 10 °C bitartekoa, ontzien eremuan.

4
ESPOSIZIOA

GN 1/4 eta 150 mmko sakonerako kubetak gordetzeko gaitasuna duten ontzien gunea, kristalezko estalkia duena, elikagaiak erakusteko. 
6 eta 8 kubeta sartzeko gaitasuna du (mahaiak 2 eta 3 ate, hurrenez hurren).

PIZZA EGITEKO MAHAI TRINKOAK


700 mm-ko sakonera

Pizza egiteko mahaiek zenbait berezitasun dituzte, merkatuko kategoria zehatz baten eskakizunei dagozkienak. Fagor Professionalen produktu hori garatu dugu bezero bakoitzaren beharrak ase ahal izateko.

1
MOLDAKORTASUNA

Altzari bakarrean, hozte-mahaia eta osagaientzako beira-arasa eskaintzen ditugu, eta, hala, bere beharretarako soluzio oso eta merkea ematen diogu erabiltzaileari.

2
SINPLETASUNA

Hozte-mahaiaren hozte-taldeak, era berean, osagaientzako goiko beira-arasak behar duen hotza ere ematen du.

3
GARBITZEKO ERRAZTASUNA

Lan-planoari elkartutako osagaientzako altzariak gainazala garbitzea errazten du.

ENTSALADAK PRESATZEKO MAHAIAK


700 mm-ko sakonera

Fagor Professional, entsaladak prestatzeko bi mahai trinko txiki eskaintzen ditugu, prestazio asko dituztenak, lan-eremu txikienetarako.

1
FUNTZIONALTASUNA

EMEP / CMEP-100 modeloak poliamidazko taula bat du, sandwichak prestatzeko ezin hobea. Ateragarria izatean, errazago garbitzen da, eta horrek elikagaien higienea eta segurtasuna bermatzen ditu. EMEP / CMEP-100 G modeloak granitozko gaina du, eta mahai txiki ezin hobea da pizzak prestatzeko.

2
EDUKIERA

Entsaladak prestatzeko mahaien bi bertsioek osagaientzako eremu bat dute, lan-eremuan GN ontzien zenbait banaketa hartzeko edukierarekin. EMEP / CMEP-100 modeloak estalki eraisgarria du, zeinak aukera ematen baitu elikagaiak freskoago mantentzeko. EMEP / CMEP-100 G modeloak kristalezko estalki bat du atzean, osagaien eremua babesteko.

ZEREGIN ESPEZIFIKOETARAKO MAHAI BEREZIAK

Jarri gurekin harremanetan