
Tenperatura jaitsarazteko gailuek tenperatura oso azkar jaisten dutenez, mikroorganismoak ez dira janari prestatu berrian ugaltzen.
Tenperatura-jaitsiera azkarrak jakien hezetasuna mantentzen du, eta bakterioak normaltasunez ugaritzea ekiditen du. Era berean, gure gailuak ezin hobeak dira elikagai freskoak eta gordinak kontserbatzeko, hala nola arraina, krustazeoak, barazkiak eta ogia, eta baita erdi-landuak ere, pasta freskoa eta saltsak, kasu.
Tenperatura jaitsarazteko gailuei esker, produktu-kantitate handia presta daiteke, eta behin hoztuta, ondorengo 5-7 egunetan kontsumi daiteke. Aurretiaz planifikatu ahal izatea lagungarria da lehengaien erosketa, sukaldeko lanaren antolaketa eta menuaren aniztasuna hobetzen.
Janaria berrerabili baino ez dugu egin behar, denbora laburrean plater-aukera handia eskaini ahal izateko. Tenperatura jaitsarazteko gailuek ekoizpen-ahalmena areagotzen dute, langile-kostuak murrizten dituztelako, eta, horrela, errentagarritasunaren eta denboraren aldetik abantaila nabarmenak ematen dizkigute.