Garraio-uhala duen ontzi-garbigailua

MAKINA SENDOAK ETA FIDAGARRIAK, EKOIZTEKO AHALMEN HANDIAGOAREKIN

Sarritan, sukaldaritzan aritzen direnek ekoizpen handiko makinak behar dituzte. Azalera erabilgarria txikia denean, aukera onena garraio-uhala duen ontzi-garbigailu konpaktuak dira. Aldiz, ekoizpen oso handia behar denean eta horretarako espazioa handiagoa denean, ontzi-garbigailu modularrek, haien osaerari esker, behar bakoitzerako makina egokia topatzen laguntzen dute.
Fagor Professional-ek ondo daki hori. Concept lineako garraio-uhala duen ontzi-garbigailu konpaktuak eta modularrak eta sarrerako/irteerako elementu osagarriekin, bezeroek haien beharretara hobeto egokitzen den soluzioa aurkituko dute.

LINEA BERRI HONEK MERKATUKO KALITATE ETA SALNEURRI ONENAK ESKAINTZEN DITU. FAGOR Professional-EN ENERGIA AURREZTEKO FILOSOFIAREKIN BAT ETORRIZ, EUROPAKO FABRIKATZAILEEN ARTEAN APARTEKOA DEN SOLUZIOA EMATEN DUGU: GAS BIDEZKO ONTZI-GARBIGAILUAK.


01
MERKATUKO KALITATE ETA SALNEURRIRIK ONENAK.

Concept garraio-uhala duen ontzi-garbigailu gama berria sortzeko, erabateko berringeniaritza egin da makina sendoa eta fidagarria eskaintzeko, ekoizteko ahalmen handiagoarekin eta energia-eraginkortasun izugarriarekin (ur- eta elektrizitate-kontsumoei dagokienez). Ekoizpen handiagoa eta kontsumo txikiagoa salneurri lehiakorrean. Kalitate eta salneurririk onenak.

02
MALGUTASUNA

Linea berri honek malgutasun handiagoa eskaintzen du bezeroaren beharretara egokitzeko: 3 abiadura doitzeko aukera ematen du, modelo guztietan integratutako maiztasun-erregulagailuari esker.
Ur beroko eta ur hotzeko modeloak, bezeroaren instalaziora egokitzeko.
Malgutasuna konexioetan, instalazioan kontratatutako potentziaren arabera.

03
ECO GAMA, GAS BIDEZKO ONTZI-GARBIGAILUAK, PROPOSAMEN APARTA MERKATUAN

Fagor-ek proposamen berdingabea dauka merkatuan: ur beroa sortzeko gas bidezko gailuak. Erabiltzaileak energiaren fakturan % 60raino aurreztuko du eta 3 urtetan berreskuratuko du egindako inbertsioa (energia-tarifaren arabera). Merkatua goitik behera aldatuko duen kontzeptu berdingabea. 

BERRINGENIARITZA-PROZESU SAKONARI ESKER, MAKINA SENDOA ETA FIDAGARRIA LORTU DUGU, EKOIZTEKO AHALMEN HANDIAGOAREKIN ETA ENERGIA-ERAGINKORTASUN IZUGARRIAREKIN


MARDULTASUNA ETA FIDAGARRITASUNA

Osagai nagusiak ASI-304 altzairuz egin dira, blokeatzearen kontrako sistema, blokeatzearen kontrako alarmaren martxan

EKOIZTEKO AHALMEN HANDIAGOA

3 herrestatze-abiadura

LANEKO KOSTU TXIKIAGOAK

Stand-by mode
Auto timer
i-RINSE

MALGUTASUNA

Bertsioak (COLD, HOT eta ECO)
Balbula elektrikoa
Dosifikatzaileetarako konexioak

EMAITZA BIKAINAK GARBIKETAN

4x4 wash
Higiene bermatua

Jarri gurekin harremanetan