FAGOR PROFESSIONAL, WHO WE ARE
1960AZ GEROZTIK, LIDERGOA LORTU ARTE.
Liderrak gara ostalaritzarako, talde handientzako sukaldaritzarako eta garbitegietarako ekipamendua fabrikatzen.60 urtetik gorako esperientzia dugu, eta eguneroko lana eta ostalaritza profesionalaren beharrak aintzat hartuta, produktu-sorta osoa eskaintzen dugu marka beraren pean.Horretarako, lantalde konprometitua eta hurbilekoa dugu, profesionalik zorrotzenei emaitza bikainak bermatzeko.
HAZTEN ARI DEN TALDE HANDI BATEN BARRUAN.
Fagor Professional Onnera Group-eko parte da, eta honek Mondragon Korporazioaren barnean dago. Egitura korporatibo honek gure berrikuntza bultzatzen du, gure gaitasun industriala indartzen du eta gure bezeroekiko, gure jendeari eta gizartearekiko dugun konpromisoa indartzen du.
ONNERA GROUP
Nazioarteko korporazio-taldea.
MONDRAGON
Kooperatiben elkartea.
ONNERA GROUP, ERREFERENTZIAZKO KONPAINIA
HAZTEN ARI DEN TALDE HANDI BATEN BARRUAN.
Profesionalek behar dituzten kalitatea, zerbitzua eta soluzioak eskaini ahal izateko, konpainia handi baten egonkortasuna eta sendotasuna behar dira. Sukaldaritzarako, garbitegietarako eta hotz-aplikazioetarako ekipamenduen gaineko soluzioak ematen dituen ONNERA Group enpresa-taldearen barruan dago Fagor Professional.
ONNERA Group-ek 7 lantegi, 10 ordezkaritza komertzial eta 2.365 langile baino gehiago ditu mundu osoan. Gaur egun, enpresa liderra da Espainian sukaldaritzarako, ostalaritzarako eta hotz-aplikazioetarako ekipamenduak eskaintzen, baita seigarrena Europan eta hamargarrena munduan ere.

ONNERA GROUP ZENBAKITAN
Taldeak 1.000 banaketa-gune baino gehiago eta berezko ordezkaritzak ditu kontinenteetan.
Eratzen dute
7 lantegik eta 10 ordezkaritzak
2.365
profesional
63%
Europa
26%
Amerika
8%
Asia - Ozeania
2%
Afrika
Fagor Professional MONDRAGON enpresa-taldearen barruan dago. Euskadiko enpresa-talderik handiena da eta Espainiako hamargarrena, tamainari dagokionean.
A GLOBAL BRAND, NEAR YOU
Ordezkaritzek eratutako egiturari eta nazioarteko esperientzia zabalari esker, mundu osoko bezeroek marka handien berezko aurrerapen teknologikoak, profesionaltasuna eta hurbiltasuna dituzte eskura.
KOOPERATIBAREN KONPROMISOA
ZU ERE BAZARA KIDE.
Gure ekipamendu eskaintza global eta zabalari esker gara lehiakorrak. Baina gurea ere baden enpresarekiko konpromisoak bihurtzen gaitu desberdin.
Fagor Professional kooperatiban, langile gehienak, beren ahalegin eta ardurarekin enpresaren egunerokoaren parte aktibo izateaz gainera, konpainiaren bazkideak ere badira. Kooperatibak kudeaketa partekatuan, lantalde bateratu baten ahaleginean eta onena emateko erantzukizunean oinarritzen dira, emaitza arrakastatsua eta eraginkorra lortzeko.

35 ordezkaritza 20 herrialdetan
2.200 langile baino gehiago
Fabrikatzeko 9 instalazio; guztira, 130.000 metro baino gehiagoko azalera2
Gure ordezkaritzen eta ekoizteko instalazioen sarea kontsulta ezazu behar duzun helbidea aurkitzeko