Fagor Industrialek microsite berria abiarazi du ADVANCE labe gamarako

2013.04.15

Oñati, Gipuzkoa, 2013ko apirilak 15-. Ostalaritza, talde handientzako sukaldaritza eta garbitegien sektorean aitzindaria den Fagor Industrial enpresa espainiarrak microsite berria sortu du, bere izar-produktua diren ADVANCE labeei buruzko informazio zehatzagoarekin.

Fagor Industrialen atari berrira sartzeko, webgune korporatiboko banner nagusian klik egin daiteke edo ondoko url-a erabili: http://www.fagorindustrial.com/hornosadvance/es/. Webgunea gaztelaniaz eta ingelesez dago eta bertan informazioa eskaintzen da, bai ADVANCE labe belaunaldi berriari bai bere hiru gamei buruzkoa: ADVANCE PLUS, ADVANCE ETA CONCEPT.

Gune berriak malgutasuna du bereizgarri eta ADVANCE gamako 30 labeak ezagutarazten ditu, behar nahiz leku guztietara egokitzen diren produktu gisa. Serie bakoitzaren oinarrizko funtzionalitate eta abantailei buruzko datuak aurki daitezke bertan, bai eta software eta mantentze-lanei dagokienez Fagor Industrialek eskaintzen dituen zerbitzuak ere. Horrez gain, microsite horretan irudiak nahiz katalogoak deskargatzeko aukera dago, zeinetan produktu bakoitzaren espezifikazio teknikoak adierazten diren.

 

Gune informatibo izateko pentsatua izan da eta etorkizun hurbilean multimedia eduki berriak gehituko zaizkio, hala nola, produktuen gaineko bideoak eta tutorialak.