Fagor Industrialek munduko 10 jatetxerik onenetako bi hornitzen ditu

2013.05.07

Iragan apirilaren 29an Londresen jakitera eman zen munduko jatetxerik onenen rankinga, alegia, Restaurant aldizkari britainiarrak urtero berritzen eta sektorearen nazioarteko onespena duen zerrenda.

Lehenengo 10 jatetxeen artean hiru espainiar daude, horietako bi euskaldunak dira eta Fagor Industrialek hornitzen ditu. Batetik, Juan Mari Arzakek gobernatzen duen Arzak Jatetxea dago zortzigarren lekuan eta, bestetik, Andoni Luis Adurizen Mugaritz, laugarrenean. Hala, Fagor Industrialen horeca ekipamendu osoa duten bi jatetxe horiek ageri dira munduko sukaldeen "top 10ean". Horrez gain, Celler Can Roca jatetxe katalan ospetsua munduko jatetxerik onen -aldez aurretik Noma daniarra zen- izendatu zuten. Aitorpen horrek, dudarik gabe, turismo gastronomiko espainiarri emango dio behin betiko bultzada.