Zentrifugazio azkarreko garbigailuak
ERRENDIMENDU EZIN HOBEA
Errendimendu ezin hobea eta salneurri lehiakorra dituen makina bat behar duten profesionalentzat edo makina zurruna behar duten negozioetarako diseinatua, besteak beste, autozerbitzu-garbitegi edo itsasontzietarako.
Fagor Professional zentrifugazio azkarreko garbigailuak (G faktorea = 300) ur kantitate handia erauzten dutelako eta zarata gutxi egiten dutelako nabarmentzen dira, baita bibraziorik gabe funtzionatzen dutelako ere.
Errendimendu altuko modeloek energia-kostu minimoa dute programazio adimendunari eta maiztasun-inbertsoreari esker. Makina hauek guztiz fidagarriak dira hodi-formako eraikuntza mardula eta iraupen luzeko osagaiak dituztelako.