OSPITALE ETA OSASUN SEKTOREA
HIGIENEA ETA DESINFEKZIOA
Ospitaleetan eta laguntza zentroetan, garbitegia giltzarria da pazienteen eta egoiliarren segurtasuna eta osasuna bermatzeko. Fagor Professionalen garbitegi soluzioak higiene eta desinfekzio estandar altuak ziurtatzeko diseinatuta daude, baita erabilera intentsiboko prozesuetan eta arropa bolumen handietan ere.
Teknologia aurreratuari, sendotasunari eta eraginkortasunari esker, gure ekipoek garbiketa prozesuak optimizatzen dituzte, eta osasun ingurune zorrotzek behar bezala funtziona dezaten laguntzen dute.
Ospitaleetan, higiene arloan ezin da amore eman. Arropa eta ehunak behar bezala garbitzea eta desinfektatzea funtsezkoa da pazienteen eta osasun langileen segurtasunerako, bai eta kalitate estandar gorenak betetzeko ere.
Fagor Professionalek neurrira egindako ospitaleko garbitegi soluzioak garatzen ditu, teknologia aurreratuarekin, garbiketa programa espezifikoekin eta prozesu seguruak, eraginkorrak eta energetikoki optimizatuak bermatzen dituzten kontrol sistemekin hornituak, baita arropa bolumen handien kudeaketan ere.
Egoitzetan eta laguntza zentroetan, arropa garbitzea eta zaintzea funtsezkoa da egoiliarren ongizatea, erosotasuna eta segurtasuna bermatzeko. Ehunak behar bezala desinfektatzeak ingurune osasungarria eta konfiantzazkoa sortzen laguntzen du.
Fagor Professionalek egoitzetara egokitutako garbitegi soluzioak eskaintzen ditu: ekipamendu eraginkorrak, erabilerrazak eta eguneroko erabilera intentsiborako diseinatuak. Haren teknologiak bermatzen du garbiketa prozesu seguruak izatea, etengabeko emaitzak lortzea eta energia aurreztea; eta, hala, garbitegiaren kudeaketa errazten, eta zerbitzuaren kalitatea hobetzen da.
MAKINEN IRADOKIZUNAK
Fagor Professionalek garbitegi soluzio ugari eskaintzen ditu ospitale eta laguntza zentroetarako, lan bolumen eta higiene eskakizunen maila guztietara egokituak.
· Arropa modu eraginkorrean lisatzeko eta tolesteko kalandra trinkoak.
· Aurrealdeko garbigailuak, 8 eta 120 kg bitartekoak, prozesu seguruak eta higienikoak bermatzeko diseinatutako arropa iragazkiarekin.
· 16-100 kg-ko osasun hesiak; arropa garbia eta zikina erabat bereizteko, eta higiene estandarrak betetzeko.
· 80 kg arteko lehorgailuak, eraginkortasun handikoak eta hezetasun kontrol adimendunekoak, azkar lehortzeko.
· Ozono armairuak, era guztietako arropa eta materialak usaingabetzeko eta higienizatzeko.