GELA ZURIETARAKO IRTENBIDEAK

GARBITEGIKO EKIPOAK, HIGIENE ETA ERAGINKORTASUN HANDIENAREKIN

Fagor Professionalen badakigu sektore batzuetarako – osasuna, farmazia, bioteknologia, elikadura, laborategiak edo ingurune kritikoak – ez dela nahikoa garbitzea: erabateko kontrola behar da kutsadura mikrobiologikoa edo ingurumenekoa saihesteko.

Gure Gela zuriak soluzioak baldintza horiek betetzeko diseinatuta daude, prozesu osoak eta erabat trazagarriak eskainiz. 

01
ZER DA GARBITEGIKO GELA ZURIA?

Gela zuri bat garbitegi-ingurune bat da, eta erabateko higieneak du lehentasuna. Instalazio hauetan, kontu handiz kontrolatzen da aldagai bakoitza — arropa garbia eta zikina bereiztea —, partikulen, bakterioen edo beste kutsatzaile batzuen presentzia minimizatzeko, tratatutako ehunek segurtasun estandar zorrotzenak mantentzen dituztela ziurtatuz.

02
GOMENDATUTAKO SEKTOREAK

Gure Gela zuriak sistemak ezin hobeak dira trazabilitate eta kontrol higieniko handiena behar duten bezeroentzat, hala nola:

· Ospitaleak, klinikak eta osasun-zentroak.
· Laborategiak, ikerketa eta bioteknologia zentroak.
· Industria farmazeutikoa, kosmetikoa edo kimikoa.
· Elikagaien industriak.
· Erabat desinfektatuta eta seguru dauden ehunak behar dituen edozein instalazio.

GELA ZURIEN GURE GAMA

Fagor Professionalen, eraginkortasuna, segurtasuna eta iraunkortasuna uztartzen dituzten garbitegi ekipo espezializatuak eskaintzen ditugu:

· Osasun-hesiko garbigailuak: danborra eta/edo upela AISI-316L altzairu herdoilgaitzez (danborrerako elektroleunketa aukera) eta beste osagai batzuez eginak, higiene maila handia mantentzeko eta kutsadura gurutzatua saihesteko.

· Gela zurietara egokitutako lehorgailuak: AISI-304, 316 edo 316L altzairu herdoilgaitzezko danborrak, ingurune kritikoetarako pentsatutako elektroleundutako akaberak, hezetasun eta tenperatura-sentsoreak, alboko hondakinen iragazkia eta aire sarreraren iragazketa HEPA iragazkiarekin garbitasun mikrobiologikoari eusteko.

Ekipo bakoitza lan fluxua optimizatzeko, trazabilitate osoa bermatzeko eta ahalik eta higienerik handiena ziurtatzeko diseinatuta dago, sektore bakoitzeko estandar zorrotzenak betez. 

Jarri gurekin harremanetan
Produktu hau interesatzen zaizu? Produktu honi edo beste batzuei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.