OSTALARITZA SEKTOREA
GARBIKETA ETA ZAINTZA
Hotel eta jatetxeetan, garbitegia funtsezko zerbitzua da, oheko arropa, toallak, mahai zapiak, ezpainzapiak eta uniformeak garbitu eta zaintzeko. Xehetasun bakoitzak -oheko arroparen lurrinetik hasi eta ezin hobeto lisatutako mahai zapi eta toalla leunetaraino-, eragin zuzena du bezeroaren esperientzian eta establezimenduaren irudian.
Eguneroko garbiketa bolumen handia dela tarteko, goi teknologiako industria makinak izateak denbora eta baliabideak optimizatzeko aukera ematen du, eta horrek emaitza ezin hobeak, eraginkortasun maximoa eta bezeroen erabateko gogobetetasuna ziurtatzen ditu.
Hoteletan, landetxeetan eta bestelako ostatu turistikoetan, garbitegia funtsezko zerbitzua da ostatu hartzailearen erosotasuna eta esperientziaren kalitatea bermatzeko. Oheko arropa, toallak, mahai zapiak eta uniformeak egunero kudeatzeko, soluzio eraginkorrak, fidagarriak eta establezimendu mota bakoitzera egokituak behar izaten dira.
Fagor Professionalek neurrira egindako garbitegiak diseinatzen ditu era guztietako edukiera eta tipologiatako ostatuetarako: establezimendu txikiak, turismo gune handiak, etab. Gure ekipoak prest daude arropa bolumen handiak kudeatzeko, denborak eta kostuak optimizatzeko eta baliabideen kontsumoa murrizteko, eta, hala, emaitza bikainak eta etengabeko garbiketa kalitatea bermatzeko.
Jatetxeetan eta catering enpresetan, ezinbestekoak dira higienea, azkartasuna eta zerbitzuaren jarraitutasuna. Mahai zapiak, ezpainzapiak eta uniformeak kudeatzeko, garbitegi eraginkorra, fidagarria eta kalitate handikoa behar izaten da.
Fagor Professionalek neurrira egindako soluzioak eskaintzen ditu, lan bolumenera, zerbitzu eskaera handietara eta erabilgarri dagoen espaziora egokituak. Gure ekipoek ziklo azkarrak, emaitza bikainak eta kostuen kontrola bermatzen dituzte, beti garbitasun eta aurkezpen estandarrik altuenak bermatuz.
MAKINEN IRADOKIZUNAK
Fagor Professionalek ostalaritzako eta jatetxeetako sektorera egokitutako garbitegi soluzioak eskaintzen ditu, lan bolumen eta garbitasun zein zaintza maila guztietara egokituta.
· Mahai zapiak eta oheko arropa modu eraginkorrean lisatzeko eta tolesteko kalandra trinkoak.
· Aurrealdeko garbigailuak eta osasun hesiak, prozesu seguruak eta higienikoak bermatzeko.
· Ura berreskuratzeko sistemak, kontsumoa murrizteko diseinatuak.
· Lehorgailu eraginkorrak, aire birzirkulazioarekin eta hezetasun sentsore adimendunekin, azkar lehortzeko.
· Ozono armairuak, arropa, osagarriak eta beste material batzuk usaingabetzeko eta higienizatzeko.