Euskal parrila - Txingar-sukaldea


Fagor Professional-en euskal parrila berriak doitasunezko egosketa bat eskaintzen du txingar naturalarekin. Gainera, showcooking-elementu gisa erabil daiteke, bezeroaren aurrean kozinatzeko.

01
Txingarretan kozinatzearen kalitatea

Bere euskal parrilarekin, txingarretan egosten diren elikagaiei kalitate bikaina ematen dien egosketa-elementu bat eskaintzen du Fagor Industrial-ek. Zenbait egur- eta ikatz-mota erabilita, egosketa-prozesuan produktua aromatizatu egin daiteke. Parrilaren diseinuak tenperatura-kontzentrazio bat lortzeko aukera ematen du, eta, horri esker, egosketa eraginkorragoa lor daiteke.

02
Egosketaren doitasuna eta kontrola

Sakonera ezin hobea da tenperaturari ahalik eta probetxurik handiena ateratzeko, eta ikatz/egur asko aurrezten da. Aireztapen behartuko sistema bat du prestatzean txingarren sorkuntza bizkortzeko; hala, prestatzeko denbora 20 minututik 5 minutura murrizten da. Airea sartzeko sistema doigarria da, erabiltzean ikatzaren errekuntzaren kontrola hobetzeko.

Jarri gurekin harremanetan