Bloke esekiak


Bloke eseki industrialek gailuak modu pertsonalizatuan antolatzea ahalbidetzen dute, bezero bakoitzaren beharretara egokituta. Horretarako, bi instalazio-mota ditugu: 
hormakoak eta zentralak. Soluzio esekietan, harguneak ikusten ez diren lekuetan kokatzen dira.

01
Garbiketa

Gailuak esekita daudenez, errazagoa da makinen behealdea garbitzea.
Kit esekien osagaiak AISI-304 altzairu herdoilgaitzez eginak daude. Hala, iraunkorrak direla eta IPX5 araudia betetzen dela bermatzen da.

02
Diseinua

Sistema esekiak sukalde-profesionalei haien eguneroko lanean erosotasun eta ergonomia handiagoak eskaintzeko diseinatuta daude.
Bloke zentralek euskarritarako erlaitza dute erdian, egosketa-blokerako osagarriak jartzeko bertan.

03
Eraikuntza

Kit bakoitzak 4 mm-ko AISI304 altzairu herdoilgaitzezko profilekin eraikitako euskarri-moduluak ditu, eta AISI304 altzairu herdoilgaitzezko besoak dauzka, makinei eusteko. Horrez gain, AISI304 altzairu herdoilgaitzezko euskarriak ditu atzealdean, ixteko panelak alboetan eta aurrealdean, eta eusteko oinak.

Jarri gurekin harremanetan